XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARGITA - Zer hi? (emeki mintzatuz)
HORTENZA - Ni?.

MARGITA - Zer jende pozoindua.

Bilkurek ez daunete denbora aski betetzen.

Habil ikusterat lehen ministroaren emaztea ez denez sukaldean.

HORTENZA - Badakin zer nahi dutan.

MARGITA - Ohartzen nun.

ORTENZA - Ez dun deuseri ohartzerik.

Amodioa ez da uxerrari ohartaratzen.

Zizia andeatzen deraku.

PALMIRA - Baduna dirurik?
HORTENZA - Zendako?
PALMIRA - Emakon.

HORTENZA (Robertoren sakelan emanez billet bat) (Palmirak idekitzen dio eta berriz emaiten) - Ederra dun billet hau.

HORTENZA - Senharrari hartua dinat goiz huntan berean.

PALMIRA - Badakina zer egin behar huken diru hunekin? Behar huke anglesa ikasi.

HORTENZA - Bainan erakasten ahal dakot anglesa.

PALMIRA - Hori hunkigarri dun: orduan baliatzen ahal liken beste zerbeitetan.

Badakika zer egiten ahal huken batzuetan? eta hik badakina?
HORTENZA - Ez erran.

PALMIRA - Nahi niken treinaren azpirat ene burua botatu.

Zer uste dun gerta litakela?
HORTENZA - Deusik.

Ez litaken deus gerta.

Treinak ez du lehertzen ahal izaiterik ez duena.

PALMIRA (Xutitzen da, burua gora, hein bat samur) - Milesker, andere maitea.

(Iduri du arras gaitzitua, jar-aratzen du Roberto bere jargian eta badoa).